
Asier Olaizolak finalzortzirenetako azken txartela eskuratu du Tolosako Beotibar pilotalekuan Imanol Agirre 13-22 mendean hartu eta gero. Nahiz eta partiduan 15 sake gertatu berau gogorra eta borrokatua suertatu da. Horren seinalea 6-4 emaitzarekin gauzatu diren 106 pilotakada eta 5 sake ditugu. Bizkaitarrak ez du sekulan amore eman izan eta sotamanoz eta sakeei airez erantzunez aurre egin dio indartsu azaldu den Olaizola I.ari. Goizuetarrak aurkaria baino kolpe gehiago erakutsi du, ondo sakatu du eta errestoan bestetan baino finagoa ibili da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario