lunes, 23 de abril de 2007

"BANAKA. FINAL HANDI BATEN ANATOMIA" LIBURUAREN AURKEZPENA


Datorren astelehenean, apirilak 23, 11:30 etan BBK-k eta Bainet Editorial-ek Bilbao Bizkaia Kutxak Bilboko Gran Viako 23an duen hitzaldi aretoan “Banaka. Final handi baten anatomia” liburuaren aurkezpena gauzatuko dute komunikabideen aurrean. Ekitaldian egilea den Iñaki Bidegain eta eleberri honen protagonistak diren Julian Retegi eta Ladis Galarza izango dira. Liburuan, 1993an Retegi II.ak eta Galarza III.ak elkarren aurka jokatu zuten azken eskuz banakako finalean gertatu zena aztertzen da, finalaren inguruan gertatu zena. Aurkezpenean argitalpen ezohiko honi buruzko zehaztasun guztiak ezagutaraziko dira, izan ere, idazkia pilota munduan jorratu gabe zegoen esparru batean barneratzen da. Euskarara itzuli duen egilea Jexus Zufiria izan da. Esan behar da liburuaren salmentaren dirusarrera guztiak Gipuzkoako ASPACE-ra (Elbarritasun Zerebralaren Elkartea) bideratuko direla, buruko gaixotasuna duten afizionatuen arteko eskuz banakako torneoa antolatzeko

1 comentario:

Naroa Martinez dijo...

Bua, nik liburua irakurri dut, ta eztu merezi, e??