martes, 24 de abril de 2007

EUGI - BELOKI berriz ere klasiko baten berreskurapena

Eugik Olaizola Iaren kontra lortutako garaipenari ezker, eskupilotaren klasiko baten aurrean gaudela esan daiteke. Partida hau ikusteko aukera baldin badauzkazue ez galdu, benetan ere eskupilota gustatu ala ez klasiko honek meresi du...
Hona hemen beste klasiko bat, Reteguik titinen aurka jokatu zuen finala 4 terdiko finala 1996. urten. Azkenengo tantuak. Benetan zoragarria...

lunes, 23 de abril de 2007

"BANAKA. FINAL HANDI BATEN ANATOMIA" LIBURUAREN AURKEZPENA


Datorren astelehenean, apirilak 23, 11:30 etan BBK-k eta Bainet Editorial-ek Bilbao Bizkaia Kutxak Bilboko Gran Viako 23an duen hitzaldi aretoan “Banaka. Final handi baten anatomia” liburuaren aurkezpena gauzatuko dute komunikabideen aurrean. Ekitaldian egilea den Iñaki Bidegain eta eleberri honen protagonistak diren Julian Retegi eta Ladis Galarza izango dira. Liburuan, 1993an Retegi II.ak eta Galarza III.ak elkarren aurka jokatu zuten azken eskuz banakako finalean gertatu zena aztertzen da, finalaren inguruan gertatu zena. Aurkezpenean argitalpen ezohiko honi buruzko zehaztasun guztiak ezagutaraziko dira, izan ere, idazkia pilota munduan jorratu gabe zegoen esparru batean barneratzen da. Euskarara itzuli duen egilea Jexus Zufiria izan da. Esan behar da liburuaren salmentaren dirusarrera guztiak Gipuzkoako ASPACE-ra (Elbarritasun Zerebralaren Elkartea) bideratuko direla, buruko gaixotasuna duten afizionatuen arteko eskuz banakako torneoa antolatzeko

martes, 17 de abril de 2007

OLAIZOLA I.AK EUGIREN KONTRA JOKATUKO DU FINALZORTZIRENETAN AGIRRE KANPORATUTA




Asier Olaizolak finalzortzirenetako azken txartela eskuratu du Tolosako Beotibar pilotalekuan Imanol Agirre 13-22 mendean hartu eta gero. Nahiz eta partiduan 15 sake gertatu berau gogorra eta borrokatua suertatu da. Horren seinalea 6-4 emaitzarekin gauzatu diren 106 pilotakada eta 5 sake ditugu. Bizkaitarrak ez du sekulan amore eman izan eta sotamanoz eta sakeei airez erantzunez aurre egin dio indartsu azaldu den Olaizola I.ari. Goizuetarrak aurkaria baino kolpe gehiago erakutsi du, ondo sakatu du eta errestoan bestetan baino finagoa ibili da.