
Gaur, Bilbon, Bilbao Bizkaia Kutxa-k duen hitzaldi aretoan 2007ko EPELen Eskuz Banakako Txapelketa aurkeztu da komunikabideen aurrean, Txapelketan parte hartuko duten pilotariak, BBK-ko ordezkariak, bertoko kirol agintariak eta EPEL-eko buruzagiak bertan zeudelarik 2007ko EPELen Banakako Txapelketa apirilak 6an, ostiral santua, Barriola eta Galarza V.aren arteko partidaz hasiko da eta bi hilabete lehia handian pasa ondoren ekainaren 10ean bukatuko da.
Enpresa bakoitzeko 10 pilotariAsegarcek honako pilotari hauek aurkeztu ditu: OLAIZOLA II, BELOKI, PATXI RUIZ, LEIZA, PEÑAGARIKANO, BENGOETXEA VI, ZEARRA, OLAIZOLA I, KOKA eta AGIRRE. Aspek aldiz, zerrenda hau plazaratu du: MTEZ. DE IRUJO, GONZALEZ, EUGI, XALA, BERASALUZE IX, BARRIOLA, EULATE, GALARZA V, LASKURAIN eta PASCUAL.
No hay comentarios:
Publicar un comentario