miércoles, 30 de mayo de 2007

AUPA GALARZA, aurten bai...

GALARZA VI eta URBEROAGA-k gaur aukeratu dituzte barikurako pelotak...



Hemen daukazue helbide bat non beraiei elkarrizketa bat egiten dioten...
http://www.aspepelota.com/noticias/noticia.php?no_codigo=40555&no_tipo=1

AUPA XABI!! GALARZA VI nozki,jeje

martes, 29 de mayo de 2007

GALARZA VI " txapela jasteko gogoa daukat"

Xabier Galarzak bere hirugarren finala jokatuko du bariku honetan zornotzako pilotalekuan Urberoagaren aurka...












Bihar egingo dute pilota autaketa eta barikuan gaueko 22:00 ikusiko dira aurrez aurre pilotalekuan. Ni ere bertan izango naiz, GALARZA-ren aldeko ohiuak botatzen, aurten bai, izan behar da... hirugarren finala... txapela Lemoara... AUPA XABI!!!

martes, 22 de mayo de 2007

Xabier Galartzak osatuko du bizkaitarren arteko finala

























17 eta 9 galtzen joan arren, garaiz esnatu eta Alberto Beloki mendean hartzea lortu zuen lemoarrak. Urberuaga izango du aurkari datorren ekainaren 1ean

Xabier Galartzak jokatuko du datorren ekainaren 1ean Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketaren finala Xabier Urberuaga bere lagunaren kontra. Aspaldiko partez, bi bizkaitar neurtuko dira final handi batean eta pilotalekua oraindik zehaztu gabe baldin badago ere, oso litekeena da herrialde horretan jokatzea.

Galartza VI.ak asko kostatako garaipena lortu zuen atzo Beotibarren, markagailuan oso atzetik ibili behar izan baitzuen denbora luzean. Bi pilotariak oso urduri irten ziren Tolosako kantxara eta horrek asko baldintzatu zuen bi manomanista indartsuren arteko lehia.

Galartzak ongi ekin zion neurketari eta bere kolpea erabilita, Alberto Beloki behin eta berriro gainditu zuen piloteoan. Hala, 4 eta 8kora iritsi zen bizkaitarra, baina hortik aurrera kontua asko aldatu zen.

Sakea baliatu, eta Beloki anaietan gazteenak partida ez bakarrik berdindu, baita partida nabarmen utzi ere egin zuen bere alderako erabakita. Edo itxura hori ematen zuen behintzat markagailuan nafarraren aldeko 17-9koa azaldu baitzen.

Galartzak, ordea, azken hitza esateke zuen oraindik eta sake ikaragarri bortitzari esker, tantoak pilatzen hasi zen bata bestearen atzetik. 13, 14, 15 eta 16. tantoak sakez egin zituen -zazpi sartu zituen guztira- eta azpitik etorrita 22ra iristeko gai izan zen lemoarra.

Hala, Xabier Galartzak bigarren mailako bigarren finala jokatuko du oso denbora gutxian. Orain dela pare bat hilabete Binakako Txapelketaren finala jokatu zuen Rober Uriarterekin batera Julen Retegi eta Jokin Argoteren kontra. Orduan esku hutsik geratu behar izan zuen eta bigarren aukera hori baliatu nahiko du txapela jantzi eta datorren urtean lehen mailako lehiaketan parte hartzeko.

lunes, 14 de mayo de 2007

GALARZA VI FINALERDIETAN















Galarza VI-ak meritu handiz lortu du final erdietako txartela. Zubietak partidu gogorra egin zuen baina Bizkaitarra izan zen nagusi. Datorren asteburuan Beloki II izango du aurkari eta finaleko txartela izango da jokoan. AUPA GALARZA sorte on!!!

jueves, 10 de mayo de 2007

Gonzalez Txapelaren bila
























Gonzalez: «Buruak erantzunez gero, kontuz ibili nirekin"

Hemen daukazue helbide bat Gonzalez-ek esandakoa interesatzen bazaizue. Nik uste dut pelotari honek zer esan asko daukala aurtego txapelketan. Bengoetxearen kontra jokatuko du datorren larunbatean. Partida inetersgarria izango da, ea Gonzalez-ek bere maila erakusten duen...: http://www.aspepelota.com/noticias/noticia.php?no_codigo=&no_tipo=1

martes, 24 de abril de 2007

EUGI - BELOKI berriz ere klasiko baten berreskurapena

Eugik Olaizola Iaren kontra lortutako garaipenari ezker, eskupilotaren klasiko baten aurrean gaudela esan daiteke. Partida hau ikusteko aukera baldin badauzkazue ez galdu, benetan ere eskupilota gustatu ala ez klasiko honek meresi du...
Hona hemen beste klasiko bat, Reteguik titinen aurka jokatu zuen finala 4 terdiko finala 1996. urten. Azkenengo tantuak. Benetan zoragarria...

lunes, 23 de abril de 2007

"BANAKA. FINAL HANDI BATEN ANATOMIA" LIBURUAREN AURKEZPENA


Datorren astelehenean, apirilak 23, 11:30 etan BBK-k eta Bainet Editorial-ek Bilbao Bizkaia Kutxak Bilboko Gran Viako 23an duen hitzaldi aretoan “Banaka. Final handi baten anatomia” liburuaren aurkezpena gauzatuko dute komunikabideen aurrean. Ekitaldian egilea den Iñaki Bidegain eta eleberri honen protagonistak diren Julian Retegi eta Ladis Galarza izango dira. Liburuan, 1993an Retegi II.ak eta Galarza III.ak elkarren aurka jokatu zuten azken eskuz banakako finalean gertatu zena aztertzen da, finalaren inguruan gertatu zena. Aurkezpenean argitalpen ezohiko honi buruzko zehaztasun guztiak ezagutaraziko dira, izan ere, idazkia pilota munduan jorratu gabe zegoen esparru batean barneratzen da. Euskarara itzuli duen egilea Jexus Zufiria izan da. Esan behar da liburuaren salmentaren dirusarrera guztiak Gipuzkoako ASPACE-ra (Elbarritasun Zerebralaren Elkartea) bideratuko direla, buruko gaixotasuna duten afizionatuen arteko eskuz banakako torneoa antolatzeko